Ikerlari-lanpostuak industriarekin lankidetzan (ICRP)

CIC nanoGUNEk tokiko enpresa askoren aliatu gisa jardun nahi du, zientzia, teknologia eta talenturako baliabide bat izanik, eta nanoteknologiaren eta irtenbide berritzaileen erabilera ahalbidetuz. Helburu hori gogoan hartuta, lankidetza eskaintzen dugu ikertzaile hasiberriak eta juniorrak zuen lantaldeetan sartzeko.

Gure ikerketa-lerroek aplikazioak aurkitzen dituzte hainbat sektoretan, hala nola osasunean, energian, fabrikazio aditiboan, ekonomia zirkularrean, automobilgintzan, elikaduran edo teknologia kuantikoetan, eta tokiko enpresek nabarmentzeko dituzten aukerak handitzen laguntzen dute.

Nanoteknologia garatzen edo erabiltzen duten edo bide hori aztertu nahi duten tamaina guztietako industriekin eta enpresekin lankidetzan aritzeko aukerak aztertzeko konpromisoa hartzen dugu. Zure kasua bada, jar zaitez gurekin harremanetan.

Zein da helburua?

ICRP (Industry collaborative research positions) programaren helburua ikertzaile profesionalak tokiko erakundeetan sar daitezen erraztea da, lantaldeak aberastuz eta zuen produkzio-prozesuetan aurre egin behar diezuten teknologia- eta berrikuntza-erronkei ikuspegi berriak aurkitzea ahalbidetuz.

Nori dago zuzenduta deialdi hau?

Euskal industria- edo teknologia-oinarriko enpresak edo teknologia-zentroak, tamaina eta sektore guztietakoak, baldin eta zuen lantaldeetan profil zientifikoa edo ikertzailea duten langileak sartu nahi badituzue edo profil horiek plantilletan sartzearen abantailak aztertu nahi badituzue.

Zer profil eskain ditzakegu?

Zure enpresaren helburuen eta inkorporazio berri honekin aurre egin nahi dituzuen erronken arabera, profilik egokiena (i) masterreko tituludun bat edo (ii) post-doc bat (doktorea) izan daitekeen zehaztu ahal izango dugu, nanoGUNEren eta zuen enpresaren arteko lankidetzan ikerketa-proiektu bat egin ahal izateko.

Zer eskaintzen dugu?

  • Enpresaren erronkak aztertzeko eta enpresaren beharretara hobekien egokitzen den profila identifikatzeko aholkularitza.
  • Sartu berriaren banakako proiektua definitzeko laguntza.
  • Bateratutako kontratazioa: lehen fase batean, hautatutako hautagaia nanoGUNEk kontratatuko du (urtebete doktoratu ondoko mailan edo bi urte doktoratu aurreko mailan), betiere enpresak konpromisoa hartzen badu honen ondoren hautagaia kontratatzeko, epe berdinerako edo luzeagorako.

Kontaktua

Ainara Garcia 
TechTransfer Director
a.garciagallastegui@nanogune.eu

Eskuorria

deskarga icrp eus

Deskargatu eskuorria Ikerlari-Lanpostuak Industriarekin Lankidetzan (ICRP) interes adierazpenen deialdirako.

ICRP - Expression of interest - Webform

Basic information on data protection
Data controller ASOCIACIÓN CENTRO DE INVESTIGACIÓN COOPERATIVA EN NANOCIENCIAS – CIC nanoGUNE
Purposes Process and manage your application request.
Rights You have the right to withdraw your consent at any time, oppose their processing, access, rectify and erase the data, in addition to other rights, by writing to CIC nanoGUNE via post or to the email address nano@nanogune.eu.
Additional information You can consult additional, detailed information on Data Protection in the Privacy Policy section.
By clicking on “Submit” I consent to the processing of my data under the terms indicated