Egitura eta Gobernantza

NanoGUNE 2006an Eusko Jaurlaritzak bultzatutako irabazi asmorik gabeko elkartea da. Zentroaren kudeaketa orokorraz Zuzendaritza Batzordea arduratzen da, egun bazkide guztiez osatua.

NanoGUNEren egiturari eta gobernuari buruz gehiago irakurri >

 

Nazioarteko aholkularitza batzordea

Izen handiko zenbait adituk osatutako Nazioarteko Aholkularitza Batzordeak, zentroari aholkua ematen dio.

  • Prof. John Pethica
  • Prof. Anne Dell
  • Prof. Emilio Mendez
  • Dr. José Maiz
  • Prof. Sir John B. Pendry (Chairman)
  • Prof. Jean Marie Lehn
  • Prof. Marileen Dogterom

Estrategia eta politika

NanoGUNEren estrategia nanozientzia eta nanoteknologiaren alorrean ikerketa bikaina eta teknologia-transferentzia gauzatzea da, ikerlarien goi-mailako formakuntza eta heziketa bultzatuz, bai eta euskal zientzia, teknologia eta berrikuntzako eragileen artean eta eragile hauen eta industriaren artean lankidetza bultzatzea ere.

Organigrama

Organigrama

NanoGUNEren antolaketa eta kudeaketa orokorraren egitura organigrama honetan deskribatzen da. 

Finantzaketa

2006an sortu zenetik, nanoGUNEk funts garrantzitsuak lortu ditu gobernu lokalen, industriaren eta Europar Batasunaren deialdi lehiakorretan.